BIKO...BIKOTE!

 


Jolas honekin behaketa, arreta, hiztegia, irakurketa … landu daitezke.

Helburua

bikoteak egitea da eta binaka / taldeka jolasteko pentsatuta dago.

Jolastu baino lehen

Ekintzak (aditzak) eta marrazkien ezaugarriak  landu.

Irudiekin jolastu, manipulatu …


Jolasa

Jokalarien artean fitxak (desberdinak) banatu.

Helduak, eredua emanez, berea deskribatu eta aditza esaten du.

Berdina daukanak BIKO…BIKOTE! esanda  erakusten du.

Ahal badu, aditza eta ezaugarriak errepikatzen ditu.

Behin bikotea osatuta, beste ikasle  batek  berea deskribatzen du

 bikote guztiak osatu arte.

“Kartak” nahastuta edo aldatuta, jolasa errepikatu daiteke.

_________________________________________________

Irudika mozten da.

Plastifikatzea komeni da.

Zenbait ekintza era desberdinetan adierazita daude deskribapena behartzeko.

Azken fitxa erabiliz, bakarka ere jolas daiteke.

__________________________________________________

 

Irudiak: Arasaac

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina